Mallabiak Euskararen aldeko Topa egingo du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Txanpain kopa edan eta txorizo egosi pintxoak dastatu daitezke MALLABIA| Mallabian Euskaraldiaren bukaera eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz Mallabiko Berbalagunek EUSKARAREN ALDEKO Topa antolatu dute gaurkorako, abenduak 3. Ekitaldia 19:30ean izango da Mallabiko plazan (euriarekin parkean egingo litzateke). Bertan, txanpain kopa edan eta txorizo egosi pintxoak jateko aukera izango da.









