Ei! Berriak

Hainbat ekitaldi Debabarrenan Euskaraldiaren 3. edizioari hasiera emateko

Azaroaren 18an hasita abenduaren 2ra arte iraungo du 3. edizioak

Herri-dantza sortu dute Elgoibarren plazan dantza egiteko

DEBABARRENA| Dena prest dago, bihar hasita eta datorren abenduak 2ra arte Euskaraldiaren hirugarren edizioa ospatzeko. Debabarrenako herri batzuetan hasiera ekitaldiak antolatu dituzte.

ELGOIBAR| Euskaraldia ariketaren hirugarren edizioa azaroaren 18an hasiko den arren, Elgoibarren hurrengo egunean izango da hasiera jaia.

Euskaraldiari hasiera emateko jaia Kalegoen plazan izango da, azaroaren 19an, 13:30ean hasita, eta, esan moduan, dantza egongo da ekimenaren erdigunean. Elgoibarko Euskaraldia Taldeak, Biraka dantza elkarteak eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak dihardute antolakuntza lanetan, eta herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera.

‘Esazu hitz bat” HERRI-DANTZA’ sortu eta prestatu du Biraka dantza elkarteak plazan dantza egiteko, baina taldekideez gainera, nahi duten herritar guztiek izango dute dantza egiteko aukera.

Bestalde, Euskaraldia abenduaren 2an bukatzen bada ere, abenduaren 1ean egingo da amaiera ekitaldia Elgoibarren, eta gainera, kantuan. Horregatik, Elgoibarko Udalak, Elgoibarko EUSKARALDIA Taldearekin elkarlanean, Jon Maiaren Kantu bat gara kontzertua antolatu du abenduaren 1ean, osteguna, iluntzeko 19:00etan, Herriko Antzokian.

ERMUA| Ekimenaren hasierako ekitaldi publikoa gaur, azaroak 17, izango da 19:00etan Orbe Kardinala plazan. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte bertaratzeko, euskaraz egingo dugun gure harreman sarea indartuz.

SORALUZE| Gaur egingo dute Euskaraldia hasi aurreko laugarren eta azken prestakuntza tailerra 18:30ean hasi eta 19:30era bitartean, kiroldegiko Tolarekua aretoan. Bertan, hizkuntz bizipenez, rolez eta aurtengo ediziorako helburuez berba egingo dute.

DEBA| Debako ekitaldiak astebururako:

Azaroak 17: 18:00 | Izen-emate eta txapa banaketa mahaia
Azaroak 18: 19:00 | Kalejira herriko trikitilariekin
Azaroak 19: 12:30 | Kalean Kantuz
Azaroak 20
10:00 | Euskaraldiaren dantzaren ikastaroa
11:30 | Euskaraldiaren mural margoketa
12:00 | Gune Ibiltaria
MALLABIA | Azaroaren 18an txapak jasotzea egongo liburutegian goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Eta Azaroaren 19an 18:00etatik aurrera ere txapak jasotzeko aukera egongo da 18:00etatik aurrera parkeko aterpean eta ondoren, 18:45ean taldeko argazkia egingo da.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.