Txanpain kopa edan eta txorizo egosi pintxoak dastatu daitezke

MALLABIA| Mallabian Euskaraldiaren bukaera eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz Mallabiko Berbalagunek EUSKARAREN ALDEKO Topa antolatu dute gaurkorako, abenduak 3.
Ekitaldia 19:30ean izango da Mallabiko plazan (euriarekin parkean egingo litzateke). Bertan, txanpain kopa edan eta txorizo egosi pintxoak jateko aukera izango da.