Helduen eta umeen artean euskara gehiago erabiltzeko ekimenarekin bat egingo du Elgoibarrek
‘Haurren aurrean, helduok heldu’ ekimena jarri dute abian Udaleko Euskara Sailak eta Elgoibarko Izarrak Topagunearekin elkarlanean ELGOIBAR.- Topaguneak Euskal Herri osorako prestaturiko ekimena da Haurren aurrean, helduok heldu, eta Elgoibarren, Elgoibarko Izarrak eta Udaleko Euskara Sailak herriko eragile ezberdinekin elkarlanean antolaturiko ekimenak, umeen eta helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatu eta euskara gehiago erabil dezaten du helburu. …









