Ei! Berriak

Helduen eta umeen artean euskara gehiago erabiltzeko ekimenarekin bat egingo du Elgoibarrek

‘Haurren aurrean, helduok heldu’ ekimena jarri dute abian Udaleko Euskara Sailak eta Elgoibarko Izarrak Topagunearekin elkarlanean

Azaroaren 22tik abenduaren 5era Euskal Herri osoan ospatuko da

ELGOIBAR.- Topaguneak Euskal Herri osorako prestaturiko ekimena da Haurren aurrean, helduok heldu, eta Elgoibarren, Elgoibarko Izarrak eta Udaleko Euskara Sailak herriko eragile ezberdinekin elkarlanean antolaturiko ekimenak, umeen eta helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatu eta euskara gehiago erabil dezaten du helburu.

Eragile horien artean dira Elgoibarko Haurreskola, Udal Ludoteka, Ikastola eta Herri Eskola, eta bereziki, bertako umeen gurasoak izango dira protagonista.

Hona hemen ekimenaren azalpena labur-labur:

  • NOIZ: azaroaren 22tik abenduaren 5era. Euskal Herri osoan.
  • NORENTZAT: 0 eta 12 urte arteko umeekin harreman zuzena duten guraso, aitona-amona, zaintzaile eta anai-arrebentzat (16 urtetik gorakoentzat).
  • NON: umeak eta helduak nahasian dabiltzan tokietan egingo da:
    • jolas-parkeetan
    • terrazetan
    • eskola-atarietan
    • Musika Eskola edo kiroldegi parean
    • etxean
  • NOLA: Eremu horietan umeekin egoten diren helduei proposatuko zaie ariketa elkarrekin egitea. Nahi badute, euren burua identifikatzeko euskarria emango zaie, umeekin partekatzen dituzten espazioetan daudenean, ingurukoek zertan ari diren jakin dezaten.

Parte hartzeko deia luzatu die antolatzaileek herritarrei:

  • Euskaraz ondo moldatzen bazara, egin euskaraz ulertzen duten guztiei, ezaguna izan edo ez. Haiek erderaz egiten badizue ere bai.
  • Euskaraz berba egiteko zailtasunak izan baina euskara ulertzen baduzu, esan zure ingurukoei zuri euskaraz egiteko. Ez aldatzeko erdarara zuregatik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.