[eiberri.eus] Robotikaren inguruko tailer teknologikoak Eibarren

Izena emateko epea otsailaren 18tik 27ra bitartean egongo da zabalik
Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta daude
EIBAR.- Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Robotika LEGO Mindstorms EV3 tailerretan izena emateko epea otsailaren 18tik 27ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

LEGO Mindstorms EV3

Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da (euskaraz):

Martxoak 9, 16, 23 eta 30

1. txanda: lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailak. Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

2. txanda: lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 50 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

EIBERRI

Eibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.