Ermuko plazan izango da bihar, otsailak 23, arratsaldeko 19,00etan

ERMUA.- “Transfobiak hil egiten du” lemapean bihar kontzentrazio bat antolatu du Ermuko Kimaira LGTB elkarteak.
Kontzentrazioa Ermuko plazan izango da arratsaldeko 19,00etan. Bertan, Ekaik, Ondarruko gazteak bizi izan zuen egoera salatu nahi dute eta protokoloa aldatu eta arintzea eskatu nahi dute berriro ere gerta ez dadin. Elkarteak adierazi duen bezala “bere nortasuna ukatu zioten eta sufritu egin zuen izapideen artean ezertara heldu gabe”.