[eiberri.eus][bideo] “Ez dugu horrelako jarrerik onartuko, Eibarko El Corte Ingles-en despidorik ez!”

Gaur elkarteratzea antolatu da emakume bat kaleratu ondoren umeen zaintzagatiko eszedentzia hartu eta gero
Gaurko elkarteratzea

EIBAR.- LAB sindikatuak adierazi duenez, “gaurko elkarretaratze honen bitartez, Eibarko El Corte Ingles-eko zuzendaritzak azken hilabeteotan bertako langileekiko duen jarrera salatu nahi dugu”. Azken gertakaria: bertako langile batek umeen zaintzagatiko eszedentzia hartu  eta behin baimenaz gozatu ondoren lanera itzultzeko eskaera egin ostean, zuzendaritzak kaleratze disziplinario baten bitartez, iñolako indemnizaziorik gabe, langilea kaleratu egin zuen. LAB sindikatuak, salaketa jarri zuen epaitegian, enpresak despidoa bertan behera utz zezan, baina enpresak ez zuen despidoa atzera bota.

“Egoera hauek behin eta berriz ematen dira El Corte Ingles-en. Umeen zaintzagatiko lanaldi murrizketa edota eszedentzia baimenaz gozatzea langile ororen eskubidea da eta legeak babesten duen egoera bat da”, salatu dute LAB sindikatutik. “Hala ere, Eibarko El Corte Ingles-en, eskubide honetaz  baliatu diren langile emakumeak lanera berriz itzultzeko eskaera egiten dutenean, kaleratze gutuna edo ez berronartzearen aurrean aurkitzen dira. Gainera, enpresak errealitatearekin zerikusirik ez duten argudio faltsuak erabiltzen ditu, langileen eskubideekiko duen errespetu eza justifikatzeko. Azpimarratu beharrekoa da, aipatzen ari garen enpresa handi hau bezalako komertzio handien sektorea, sektore feminizatua izanik, emakume langileak direla diskriminazio mota hau pairatzen dutenak”.

Honen gainean, “LAB sindikatuak ez du horrelako jarrerik onartuko. Are gehiago; emakume langileen kontrako erasoak bailiran salatuko ditugu aipatu jarrerok. Jakin badakigu, merkataritza sektorea, sektore feminizatu eta prekarizatua dela, lanaldi luzeak, soldata eskaxak…  eta hori gutxi balitz, langileen kontrako jarrera zapaltzaile hauek jasan behar! Guztiz onartezina da hau!”.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.