Ei! Berriak

Debabarreneko Plan Estrategikoa herritarren partaidetzaren esku

Debabarreneko garapen agentziak online galdetegi bat prestatu du bere webgunean landutako zirriborroan herritarrek ekarpenak egin ditzaten 

Plan estrategikoaren zirriborroa webgunean kontsulta daiteke

DEBABARRENA| Debabarreneko Plan Estrategikoa berrikusteko prozesuan dago. Hori dela eta, Debegesa, Debegesa Eskualdeko Garapen Agentzia eta herritarrek bere ekarpenak egiteko formulario bat prestatu du. Formularioa betetzeko beharrezkoa da zirriborroa irakurtzea eta biak, webgunean daude eskegita (www.debegesa.eus).

2022ra arte indarrean egon den Debabarreneko Plan Estrategikoa eguneratzeko helburuarekin, berria idazteari ekin dio Debebegesa. Plan honen helburua da 2030. urtera begira inguruko erronkei eta hamarkada honetako aldaketa handiei aurre egitea. Planaren zirriborroa herritarren eskura jarri du Debegesak bere webgunean eta deialdia zabaldu du herritarren ekarpenak jasotzeko behin-betikoa osatu aurretik. Era berean, online inprimaki bat prestatu da, prozesuan parte hartu nahi duen edonork bere ikuspuntua eman dezan egindako jarduerei eta landutako ildo estrategikoei buruz.

2030 urterako, Planak hamar proiektu transformatzaile izango ditu, helburu estrategikoei erantzuten dietenak eta beren ekintza propioak dituztenak. Martxoaren 8a arte bete daiteke galdera-sorta. Era berean, aurreko ostegunean, hilak 23, eskualdeko eragileak Debegesako instalakuntzetan izan ziren Planaren inguruko hausnarketa saio batean.Herritarrek parte hartzeko fase hori bukatuta, Debegesak, eragileek eta herritarrek egindako ekarpenak aztertuko ditu, hurrengo urteetan erabiliko den behin betiko plan estrategikoa zehazteko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.