Gaztelekuan eta Ludotekan prestatutako murala 25ean bertan Udaletxe plazara eramango da

MENDARO| Datorren azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Mendaroko Gaztelekuan eta Ludotekan hainbat ekintza burutuko dira egunean bertan zein aurreko egunetan.
Zubigazte eta Gaztelekuari dagokionez, azaroaren 18tik 20ra ‘Zenbat gehiago?’ murala prestatu dute, eta hilaren 25ean, 18:00etan, mural bera Udaletxe plazara eramango dute. Ondoren, 19:00etan, kide guztiak kontzentraziora bilduko dira eta 19:30ean Gaztelekura joango dira.
Ludotekaren kasuan, azaroaren 18tik 24ra bitartean muraleko apaingarrien prestaketa egiten ari dira. Hilaren 25ean, 18:00etan, mural morea apainduko dute Udaletxe plazan. Egun berean ludotekako ordutegia mantendu egingo da, baina 18:00etan Udaletxeko plazara abiatuko dira murala apaintzera. 19:30ean ekintza amaitutzat joko da plazan bertan.