Ei! Berriak

Urbatek irabazi egin zuen Sevillan hiru puntu garrantzitsuak lortuz

Gainontzeko taldeek galdu egin zuten

Urbat Urkotronik Sevilla
Urbat Urkotronik Sevilla

EIKIROLAK|Sentsazio kontrajarriak pasadan asteburuko Urbat Urkotronik Waterpoloko taldeen emaitzen ondoren.

Alde batetik, Gizonezkoen Urbaten kolpea mahai gainean Sevillan Dos Hermanas indartsuaren aurka eta Eibarrera itzuli da 3 puntu garrantzitsurekin.

Partidak, hasieratik ondo aurre eginda, inflexio puntu bat izan zuen, hirugarren zatiaren erdian etxeko taldeak markagailua irauli eta berdinketa lortu zuenean. Une horretan Urbatek izaera handia eta gaitasun fisiko tekniko garrantzitsuak erakutsi zituen, zailtasun egoerari aurre egitea lortu baitzuen merezitako garaipena lortuz.
Larunbata 9an 20:15ean liga zirraragarri honetako beste bataila bat, Donosti, Brainsen aurka.

Bestalde, B taldeak, ostiralean Orbean, ondo jokatu zuen arren, ezin izan zuen punturik lortu WP9802ko nafarren aurka. Martxoaren 9an, larunbata, 20:15ean, Donostian ere (Altza) beste partida handi bat jokatuko da, Waterpolo Donostiren aurka.

URBATeko emakumezkoetan WP9802 B-ren aurka 9-13 galdu zuen eta baita URBAT Beltzak ere (klubeko bi haur taldeetako bat 6-10 Barakaldoren aurka).

EMAITZAK

HURRENGO JARDUNALDIA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.