[eiberri.eus] ‘Umeak euskaldun haztea helburu’ hitzaldia Paula Kasaresen eskutik

Portaleko Areto Nagusian izango da, 19:00etan
Hitzaldia ‘Hamaika berbaldi’ egitasmoaren baitan kokatzen da. 

EIBAR.- 2017ko abenduan Kike Amonarrizen saioarekin abiatu zen Hamaika berbaldi ekimenak jarraipena izango du aurten ere.

Horrela, datorren urtarrilaren 23an, 19,00etan, Portaleko Areto Nagusian Paula Kasaresek hizkuntzaren transmisioari buruz egingo du berba “Umeak euskaldun haztea helburu” lemapean.

Paula Kasares (Iruñea, 1969) Euskal Filologia eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasketak egin eta gero, Soziolinguistika jorratzeari ekin zion eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da. Bere Doktore tesiak “Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa Nafarroako familia euskaldunetan” izenburua dauka eta, horrez gain, euskararen transmisioari buruzko lan ugariren egilea ere bada. Horrekin batera, Paula Kasares Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehen zuzendaria izan zen, 2001 eta 2003 bitartean. Euskaltzain urgazlea da 2006. urteaz geroztik.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.