[eiberri.eus] Kultura Digitalaren astea dator Eibarrera

Herritar guztiei zuzendutako ekintza eta jardunaldiak burutuko dira
Martxoaren 21era arte iraungo du ekimena

EIBAR.- Eibarrera heltzen da Kultura Digitalaren astea martxoaren 16tik 21era arte. Honen helburua da haurrek, nerabeek eta gazteek gizarteari aurre egiteko gaitasun digitalak garatzea eta haien garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea.

Herri guztiari zuzendutako ekintza eta jarduerak egongo dira dohain eta hainbat gaiei buruz hausnartzeko eta trebatzeko aukera izango dute. Tailerren gehiengoa Untzaga Plazan egongo den autobus gela ibiltarian burutuko dira eta beste hainbat ekintza Portaleako kultur etxean.

Gaur goizean Denis Itxaso Kutura eta Gazteriaren Diputatuak eta Miguel De los Toyos, Eibarko alkateak Eibarren Kultura Digitalaren astea aurkeztu dute eta Unzaga plazan jarri den aubousa bisitatu dute. Itxasok adierazi duenez, Aldunditik lan egiten da gazteak hezteko eta sareak eta Internetek dituzten arriskuetaz kontziente izateko. “Teknologia berriak gure bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko modua aldatzen ari dira, eta egoera honen aurrean, umeek, nerabeek eta gazteek ez dute esperientziarik edota kanpoko erreferentziarik planteatzen zaizkien egoera eta erronkei aurre egiteko”, esan du.

Bestalde, Eibarko Alkatea den  Miguel de los Toyosek nabarmendu duenez, “komunikatzeko eta harremanak izateko molde sozialak nabarmen aldatu dira, eta, testuinguru horretan, bereziki garrantzitsua da teknologia berriek ekar ditzaketen arriskuen aurrean ahulenak diren erabiltzaileak prestatzea eta informatzea. Baliabide berriak behar bezala erabiltzen erakusten bazaie, haien eguneroko komunikaziorako tresna baliagarri eta eraginkor izan daitezke.

Kultura digitalaren astean hainbat jarduera antolatu da. Alde batetik, ikasgela ibiltarian  programazio-tailerrak eskainiko dira; eta bestetik, haurrei, gazteei, gurasoei eta arloko profesionalei zuzendutako hainbat hitzaldi (Besteak beste, ziberjazarpena eta erotika 2.0 bezalakoei buruzko hitzaldiak egingo dira), tailer eta ikuskizun egingo dira. Gainera, ikastetxeei ere parte hartzeko aukera berezia eman zaie.

Kulturadigitala.eus webgune berria

Kultura digitalaren Astearek kulturadigitala.eus webgune berria ere izango du. Bertan, asteetako programazioaz gain, haur, nerabe, gazte, familia eta arloko profesionalentzako baliabideak eskainiko dira, besteak beste, haurrentzako liburu digitalak jaisteko aukera ere egongo da.

Eibar ez da aste honetaz gozatuko duen herri bakarra, Gipuzkoako Foru Alduandiak hainbat herritara eramango du aste honetako programazioa “Kultura Digital@: erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin.

Egitaraua:
Ostirala:
AUTOBUSA / ATE IREKIAK
17:00-20:00 Autobusa ikusteko aukera eta erabilera librerako izen-emateak
Satndeko mostradorean
STANDA
18:00-20:00 DJ DZ & Gatxet
Scratch egiteko aukera egongo da
TAILERRA ARETOAN/ 18-30 URTE
19:00-20:30 Storytelling: ikasi bideo erakargarriak egiten
Filmatu: Alvaro Andoin. Zientzia Sozialetan eta Informazioan lizentziatua
Larunbata:
TAILERRA ARETOAN| Familientzat: gurasoak eta 9-11 urteko (5.-6. maila) haurrak
(haur bakoitzeko heldu bat gehienez)
10:00-11:30 STEAM generoa eta teknologia
Bilboko Deustuko Unibertsitatea
Ingeniaritza Fakultatea
TAILERRA ARETOAN| 12-16 urte
12:00-13:30 Sare sozialak: hackeatzerik bai?
Bilboko Deustuko Unibertsitatea. Ingeniaritza
Fakultatea
AUTOBUSA| Erabilera libreko ikastaroak (bakoitza 55’)
17:00-20:00 – Smartphoneak eta tabletak erabiltzeko ikastaroa (Seniorrak)
– Scratch ezagutu (10-12 urte)
– Bideo-jokoak sortu (12-14 urte)
– Webguneak sortu (14-16 urte)
Igandea:
AUTOBUSA| Erabilera libreko ikastaroak (bakoitza 55’)
10:00-13:00 – Scratch ezagutu (10-12 urte)
– Bideo-jokoak sortu (12-14 urte)
– Webguneak sortu (14-16 urte)
IKUSKIZUNA ARETOAN| Haurrentzako ipuin-kontalaria
12:00-13:00 Aita konektatuta dago
Lur Korta ipuin-kontalaria
Astelehena:
AUTOBUSA| Erabilera libreko ikastaroak (bakoitza 55’)
10:00-11:00-12:00 – Code.org (6-8 urte)
– Scratch ezagutu 2 (9-10 urte)
– Bideo-jokoak sortu (11-12 urte)
17:00-20:00 – Scratch ezagutu (10-12 urte)
– Bideo-jokoak sortu (12-14 urte)
– Webguneak sortu (14-16 urte
HITZALDIA ARETOAN| Profesionalentzat eta gurasoentzat
19:00-20:30 Erotika 2.0
Emaize Sexologia Zentroa. Gasteiz
Asteartea:
AUTOBUSA| Erabilera libreko ikastaroak (bakoitza 55’)
10:00-11:00-12:00 – Code.org (6-8 urte)
– Scratch ezagutu 2 (9-10 urte)
– Bideo-jokoak sortu (11-12 urte)
17:00-20:00 – Scratch ezagutu (10-12 urte)
– Bideo-jokoak sortu (12-14 urte)
– Webguneak sortu (14-16 urte)
HITZALDIA ARETOAN| Profesionalentzat eta gurasoentzat
19:00-20:30 Ziberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartzea programa/
Tolosa_Arrasate. Maite Garaigordobil (EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea)
Ziberbullyinga, non dago muga?/ Eibar_Ordizia_Errenteria. Eli Moreno (Psikologoa)
Asteazkena:
AUTOBUSA| Erabilera libreko ikastaroak (bakoitza 55’)
10:00-11:00-12:00 – Code.org (6-8 urte)
– Scratch ezagutu 2 (9-10 urte)
– Bideo-jokoak sortu (11-12 urte)
17:00-20:00 – Scratch ezagutu (10-12 urte)
– Bideo-jokoak sortu (12-14 urte)
– Webguneak sortu (14-16 urte)
TAILERRA ARETOAN| 18-30 urte
19:00-20:30 Lan-bilaketa digita@, zer ote?
TaPuntu komunikazio taldea

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.