Gaur 300 metrotara elurra botako du
EGURALDIA.- Gaur neguko itxura izango du zeruak, euria, hotza eta elurra botako du mendietan. Hurrengo egunetarako eguraldiak hobera egingo du, hau da, euriarekin jarraituko dugu baina termometroek gora egingo dute. Izatez ostegunean eta ostiralean hogei gradu inguru izango ditugu. Beroa bi egunetan bakarrik izango da gurekin, gero astebururako ostera ere hotza izango dugulako eta elurra 900 metrotara jeitsiko da.