[eiberri.eus] Elgoibarko Udalak parte hartuko du Euskaraldiaren bigarren edizioan

Euskaraldia sustatzeko adierazpena onartu du udalbatzak
Ekainaren 24ko Osoko Bilkuran Euskaraldiaren adierazpena onartu zuen udalbatzak

ELGOIBAR.- Elgoibarko udal ordezkariek aho batez eman diote baiezkoa ekainaren 24ko Osoko Bilkuran Euskaraldiaren adierazpen bateratuari, euskararen erabilera indartzeko udazkenean gauzatuko den Euskaraldiaren 2. edizioa babesteko. Bertan adierazten duten moduan, udal barrura begira ekimena zabaltzeko konpromisoa hartu du Udalak, baita herrira begira ere sustatzaile lanetan aritzekoa ere.

Euskaraldiaren bigarren edizioa berrikuntza nagusi batekin dator: norbanakoez gain, entitateek ere zuzenean parte hartu ahal izango dute, entitate barruan “Ariguneak” sortzea bultzatuz. Elgoibarko Udalak ere, entitate gisa, parte hartuko du.

Horrekin, honako konpromisoak hartu ditu Elgoibarko Udalak Euskaraldia bultzatzeko:

 Elgoibarko Udalbatzak bat egiten du Euskal Herri osoan zehar bideratuko den Euskaraldiarekin, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra, eta ekimenaren sustatzaile izango da Elgoibarko Euskaraldia taldearekin batera. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du.

 Elgoibarko Udalak, entitate gisa, Euskaraldian izena emango du, horretarako beharrezko Ariguneak identifikatuz eta bultzatuz.

 Udalkide, herritar eta herriko eragileei dei egiten die urtean zehar izango diren prestaketa-lanetan parte har dezaten eta, bere garaian, ahobizi eta belarriprest izan daitezen eta ariguneetan parte har dezaten.
 Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan, eta bereziki, Udalean eta Udalaren ardurapeko entitateetan ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta “arigune” gehien, eta “ahobizi” eta “belarriprest” gehien aktibatzeko urratsak emango dituzte, arduradun politikoak izan nahiz langileak izan.
 Elgoibarko Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible izan daitezen eta praktika horiei etorkizunean eutsi ahal izateko.

Adierazpen osoa Udalaren www.elgoibar.eus webgunean irakur daiteke.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

También te puede interesar

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.