Astebururako ekintza bi antolatu dira

ELGOIBAR.- Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak ere bat egingo dute ate joka ditugun inauteriekin. Hala, bi ekintza antolatu dira datorren asteburuari begira:
Alde batetik haur eta familia mozorrotuen kalejira ostiral arratsaldean, 17:00etan. Bertan, haur eta guraso pirataz jantzita Ludotekan elkartuko dira hezitzaileekin eta Kalegoen Plazaraino joango dira kalejiran, beraiek egindako untzi piratan musika jarrita.
Eta otsailak 22, larunbatean 15:00etatik 20:00etara, makilatzaile profesional baten eskutik mozorroa osatzeko aukera izango dute nerabeek. Dohainik izango da.
Elgoibarko Udalak, inauterien harira antolatutako ekitaldi hauetan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.