[eiberri.eus] ‘e-berba’, mundu digitaleko berbak euskaraz jartzeko lehiaketa Eibarren

Eibarko Udala, AEK eta Udal Euskaltegia dira antolatzaileak
Helburua mundu digitaleko hitzak euskaraz ere izatea da
EIBAR.- Eibarren ‘e-berba’ lehiaketa martxan jarri dute Udalak, Eibarko AEKak eta Udal Euskaltegiak mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatu edo topatzeko asmoz.

Dagoeneko zenbait hitz erabiltzen dira adibidez txio «twit» hitzaren ordez edota traola «hastag»-aren ordez. Lehiaketaren erronka hitz gehiago topatzea da.

Parte hartu nahi duenak oinarrietan jasota dauden hitzetako bat edo hainbat aukeratu eta euskarazko pareko egokia asmatu behar du adibidez, influencer, youtuber, Trending Topic edota selfie.

Proposamen horiek posta bidez bidali daitezke  helbideetara edo Juan San Martin liburutegian jarritako postontzira eraman daitezke.

Euskarazko berbek ez dute zertan itzulpen zuzenak edo literalak izan. Umorea eta originaltasuna ere baloratuko dira.

‘e-berbak’ aurkezteko azken eguna otsailaren 25a izango da.

Oinarrietan agertzen diren hitzak jarri behar dira euskaraz

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.