Azaroaren 25ean arratsaldeko 17,00etan Ipuruan izango da partida

EIBAR.- Emakumeen Euskal Selekzioak Txekiar Errepublikaren aurka jolastuko du azaroaren 25ean, Ipurua Futbol zelaian arratsaldeko 17,00etan.
Selekzioak Ipuruan jokatuko duen partidaren inguruan egitarau zabala eta erakargarria antolatuko da. Bide batez, duela 80 urte munduan Euskal Herria defendatu zuen selekzioa omentzeko baliatuko da eguna.
Partidurako sarrerak, azaroak 13tik aurrera lortu ahal dira, 5€ko prezioan, era ezberdinean. Batetik Euskadiko Futbol Federazioko web orrialdean eta Sd Eibar-ko web orrialdetik, hometicket sistemaren bidez. Baita Ipuruako lehitiletan eta azkenik Euskadiko Futbol Federakundean edo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Federazioetan presentzialki. Bestalde, 25 pertsona gorako taldeentzako sarrera eskaerak web gunearen bidez egingo da www.eff-fvf.eus, azaroaren 21 arte.
Selekzioak Ipuruan jokatuko duen partidaren inguruan egitarau zabala eta erakargarria antolatuko da. Bide batez, duela 80 urte munduan Euskal Herria defendatu zuen selekzioa omentzeko baliatuko da eguna.
Euskal Selekzioa-Txekia: Egitaraua
Selekzioak Ipuruan jokatuko duen partidaren inguruan egitarau zabala eta erakargarria antolatuko da. Bide batez, duela 80 urte munduan Euskal Herria defendatu zuen selekzioa omentzeko baliatuko da eguna.
Ostirala, azaroak 24
Euskal Selekzioaren inguruko mahai ingurua Armeria Eskolan. Besteak beste, Jose Angel Iribarrek hartuko du parte. 19:00etan hasiko da.
Larunbata, azaroak 25
11:00: Fan Zonearen inaugurazioa Untzaga plazan. Puzgarriak eta gaztetxoendako jolasak jarriko dira.
Eguerdian: Euskal Selekzioko joalarien aurkezpena zaleen aurrean
16:00: Kalejira Untzagatik Ipuruara.
17:00 EUSKAL SELEKZIOA-TXEKIA partida.
19:00: Nerea Rodriguez DJ-a
20:00: Genero Indarkeriaren Eguna gogoratzeko ekitaldia.
Eguna boroboltzeko: Disko Festa