Ei! Berriak

Dolmenen ibilbidea ezagutzeko euskarazko lehen bisita gidatua

Igandean izango da 9 kilometroko luzera eta lau orduko iraupena duen ibilbide gidatua

Dolmen
Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria izango da ibilbidea

DEBABARRENA| Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aurtengo bisita gidatuen programako euskarazko lehen saioa domekan izango da, apirilaren 28an.

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, doako bisita gidatuen programa abiarazi dute apiriletik urrira bitarte Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean.

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta lau orduko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa, 7 urtetik gorako haurrekin.

Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, txapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.

Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan.

Izena emateko, 657 794 677 telefonora deitu, info@begi-bistan.com helbidera idatzi edota webgunean dagoen formularioa bete behar da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime