Ei! Berriak

Debako Uda Kirola 2023 ikastaroetan izen ematea gaur zabalduko da

Debarrek gaurtik aurrera izena eman dezakete, eta Debarrak ez direnak aldiz, maiatzaren 29tik aurrera

Urtero bezala surfa, bodyboarda, SUP arraun surf-a, surf skate-a eta multijarduera ikasi ahalko da

DEBA| Urtero bezala, aurten ere Debako Udaleko kirol zerbitzuak Uda Kirola 2023 jarduera multzoa antolatu du. Urtero bezala surfa, bodyboarda, SUP arraun surf-a, surf skate-a eta multijarduera ikasi ahalko dute bertaratzen direnak.

Multijardueran egunero kirol/jarduera ezberdinak probatzeko aukera izango da, eguraldiaren arabera egokiena eginez. Kayak, SUP, surfskate, bodyboard, ur jolasak, ginkanak, “altxorraren bila”, oreka jolasak eta abar egingo dira. Surfa, ordea, ez da egingo.

Ikastaro guztiek 5 eguneko iraupena izango dute, eta ekainaren 26an izango da lehen txanda. Azkena, aldiz, abuztuaren 28ko astean. Ikastaro gehienak euskara hutsean izango dira. Gutxi batzuk ordea, elebitan egiteko aukera izango da, eskaerarik badago.

Debarrek maiatzaren 22tik aurrera izena eman dezakete, eta lehen ikastaroan deskontua izango dute. Debarrak ez direnak aldiz, maiatzaren 29tik aurrera eman ahalko dute izena, eta ez dute deskonturik izango.

Izena emateko Turismo Bulegora gerturatu beharko dira interesdunak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime