Ei! Berriak

ZAZPI proiektua jarri du martxan Mikel Lizarralde eibartarrak

Duela ia 5 urte esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten

Ingurukoen eta kirolaren laguntzaz hasierako kolpeari buelta ematen hasi zitzaion, 2019an

EIBAR | Duela ia 5 urte esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Mikel Lizarralde eibartarrari. Ingurukoen eta kirolaren laguntzaz hasierako kolpeari buelta ematen hasi zitzaion, 2019an, diagnostikotik urtebetera, Zegama-Aizkorri mendi-maratoia egitera arte.

Orain abian jarri duen ZAZPI (https://zazpi.eus) proiektuarekin bere historia kontatzen dihardu, bideoan eta audioan. Mila lagunetik batek dauka esklerosi anizkoitza. Gaixotasun neurologikoa, sendaezina, kronikoa eta degeneratiboa da.

Gaitzari buruz publikoan hitz eginda beronen ezagutza apur bat gehiago zabaldu nahi du. «Hurrengoan diagnostikatu berria den batek ez dezala izan nik izan nuen beldur eta ezinegon bera, edo pixka bat gutxiago».

2021ean «Nire erreferenteak« elkarrizketa-sortarekin bizitzan kolperen bat jaso duten beste pertsona batzuen esperientziak ezagutu eta partekatu zituen.

ZAZPI proiektuarekin bere historia kontatzen ari da. Baina kamera aurrean, geldi-geldi, egon beharrean, mugimenduan egingo du, Euskal Herrian zehar bidaia bat eginez.

Hiru fase dauzka ZAZPI proiektuak:

  1. Kontakizuna
  2. Bidaia
  3. Dokumentala

Bidaiaren lehen bi etapen kontakizunak partekatu berri ditu proiektuaren webgunean, zazpi.eus, eta bertan daude ikusgai eta entzungai bideoak eta audioak.

Bidaia zein izango den ez du oraingoz kontatuko. Aurreratu duena da Pello Osoro eta Maite Arroitajauregi Mursego eibartarrekin batera egingo dutela dokumentala.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.