Ei! Berriak

Mendaroko udalak 14 urtez gorako herritarrei zuzendutako Ikasgela jarri du abian

10 pertsonarentzako bakarka ikasteko aukera eskaintzen du eta mahai bakoitzak ordenagailu-karga puntua eta wifi konexioa dauzka

Udaletxeko 3. solairuan dago kokatua eta astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, udaletxea irekita dagoen egun guztietan

MENDARO| Mendaroko Udalak Ikasgela jarri du abian. 10 pertsonarentzako bakarka ikasteko gunea da. “Badakigu ikasle asko daudela herrian eta gure helburua ikasteko espazio erosoa eskaintzea da” nabarmendu du Udalak.

Udaletxeko 3. solairuan dago kokatua eta astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, udaletxea irekita dagoen egun guztietan. Mahai bakoitzak ordenagailu-karga puntua eta wifi konexioa dauzka.

14 urtez gorako herritarrei zuzendutako gunea da. Ezin da taldeka lanak egiteko erabili. Bakarka ikasteko gunea da eta isiltasunak erabatekoa izan behar du.

Ikasgela erabiltzeko nahikoa da bertaratu eta erabiltzaileen datuak eskatzen dituen taula betetzea. Ezin da erreserbarik egin.

Ikasgelaren erabiltzaileek ondorengo arauak bete beharko dituzte:

  • Bakarka ikasteko tokia da, beraz, isiltasuna gorde behar da.
  • Mugikorrak itzali edo isiltasunean jarri behar dira. Hitz egiteko kalera irten zaitez.
  • Plaza libreak badaude baino ezingo da ikasgela erabili.
  • Ezin da erre, jan edo ura ez den beste ezer edan.

Mendaroko Udalak eremuaren erabileraren arabera ordutegiak zabaldu edota gunea egokitzeko aukera aztertuko du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime