Ei! Berriak

Mari Domingi eta Olentzero Debabarrenean zehar

Dena prest dago Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria emateko

Olentzerok eta Mari Domingik poztasun, itxaropen eta gozamenerako eguna ekarriko digute bihar Debabarrenara
DEBABARRENA| Aurten ere, txikienek espero duten gau magikoenetako bat iritsiko da. Gaur ospatzen da Mari Domingi eta Olentzero bikote ezagunaren etorrera. Lehenengo ordutik Debabarrenko kaleetan barrena ibiliko dira, horietako askotan kalejiran, eta haurrek hainbeste itxaroten dituzten opariak banatuko dituzte.
Hauek dira igande, abenduak 24, egunerako aurreikusitako ordutegi eta programazioetako batzuk:
DEBA| Olentzero eta Mari Domingi herriko kaleetan zehar ibiliko dira 13:00etan opariak eta alaitasuna ekarriz herriko txikienei.
ERMUA|Anaitasuna Ikastolak eta Ermuko Udalak Olentzero eta Mari Domingi txiki kalejira antolatu dute bihar Ermuan haur guztien gozamenerako. Kalejiran aterako dira Plazatik goizeko 11etatik aurrera. Plazan haurrek Olentzerori eskutitzak emateko aukera izango dute eta ondoren herriko hainbat lekutan ibiliko dira ermuarrekin batera «Gabon kantak» abestuz. Poztasun, itxaropen eta gozamenerako eguna izan dadila guztiontzat, bereziki haurrentzat.
EIBAR| Olentzero 11:30ean iritsiko da Eibarrera Urkizutik kalejira batekin udaletxera iristeko. Bertan, atzeratuenek euren eskutitzak eskura eman ahal izango dizkiote Olentzerori
ELGOIBAR| Maalatik iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarrera, 11:00etan eta ongietorria San Lazaro egoitza aurrean egingo zaie. Ondoren, kalejiran joango dira Maalatik hasi, San Frantzisko kalean gora eta Errosario kaletik Kalegoen plazara iritsi arte. Haurrek bertan Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dute. Ondoren, Kalegoen Plazan tonbola eta taloen postua egongo dira Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Atxutxiamaikak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.
MALLABIA| Abenduaren 24ko eguna jardunaldi berezia izango da. Goizeko 10:45ean hasiko da, gabon kantak abestuz, eta, ondoren, udaletxearen atzeko aldean dagoen Gabonetako zuhaitza apainduko da. 12:30ean, Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egingo zaie, haurren eskutitzak jasoko dituzte plazan, eta 18:30ean, euren laguntzaileek opariak banatuko dituzte frontoian.
MENDARO| Olentzero eta Mari Domigirekin kalejira egongo da. 17:00etan hasiko da Moxuanetik hasita eta 18:30ak aldera bukatuko da udaletxean.
MUTRIKU| Olentzerok eta Mari Domingik eskutitzak jasoko dituzte Zabiel plazan 11.00etatik 13:30era bitartean. 17:00etan Samielan elkartuko dira eta 17:30ean emango diote hasiera arratsaldeko kalejirari.
SORALUZE| Kalejira eta gutunak jasotzea 11:00etatik aurrera, hirigunean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.