Mozorro lehiaketa eta kirola izango dira programazioaren beste protagonistak

MALLABIA | Inauteriak otsailaren 18tik 26ra bitartean iritsiko dira Mallabiara eta bertan Txitxiburduntzi edo Mozorro Lehiaketa bezalako tradizioak ez dira faltako. Inauterietako egitaraua otsailaren 18an hasiko da, Txitxiburduntziarekin, herriko frontoian, Udalak eta Gurasoen Elkarteak antolatuta. Parte- artzaileek txorizoa, ogia eta makila eraman beharko dituzte. Larunbateko eguna Gauargi Taldearen mozorro erromeriarekin amaituko da 20:00etatik 22:30era frontoian.
Otsailaren 19an, 11:00etatik aurrera ‘Superigandeak’ ospatu ondoren, Inauteri Egunean, otsailaren 21ean, 14:45etatik aurrera, Asier Kidam magoaren emanaldia izango da eskolan. Ondoren, txokolatadaren txanda izango da frontoian, 16:30ean, eta Oihan Vega DJaren erromeria, 17:00etatik 20:30era; eta playback eta mozorro lehiaketa 18:30etik aurrera.
Programazioak otsailaren 23an jarraituko du ‘Skimetrajea’rekin 2022ko edizioko film labur sarituen aukeraketarekin, Kontzejuzarran. Eta kirola protagonista izango da otsailaren 25ean, larunbata, Frontenis mistoarekin; eta otsailaren 26an Pala Txapelketa eta Emakumezkoen Gomazko Paleta Elite
txapelketa finalaurrekoekin.
Mozorro lehiaketaren oinarriak
Mozorro lehiaketarako izen-ematea asteartean bertan izango da, otsailak 21, 16:30etatik 17:30etara edo liburutegian otsailaren 20ra arte. Talde edo pertsona bakoitzak abesti bakarra aurkeztu behar du USB batean.
Sariei dagokienez, 12 urtetik beherakoentzat, sariak 30 eta 60 eurokoak izango dira mozorro indibidual edo bikoteentzat, eta 60 euroeta 120 eurokoak taldeentzat. Sariak erosteko txartelak izango dira.
Eta 12 urtetik gorakoentzat sariak 50 euro eta 100 eurokoak izango dira banakako edo binakako parte-hartzaileentzat, eta 100 €eta 200 eurokoak taldeentzat. Atal honetan ere 60 euroko saria egongo da arropa zaharrez egindako mozorro onenarentzat.