Ei! Berriak

Maitasun erromantikoari buruzko tailerra Soraluzeko jabekuntza eskolan

Izen-emateak otsailaren 5era arte daude zabalik

Hitzaldia otsailaren 6an, asteartean, izango da, 18:00etan

SORALUZE| Soraluzeko Udaleko Berdintasun Batzordea herritarrak elkartzeko, ikasteko, hausnartzeko eta prestatzeko gune bat sortzen ari da, udalerriko emakumeen inplikazioarekin eta parte-hartzearekin eta ikastaro eta tailerren bidez emakumeen ahalduntzea bultzatzeko helburuarekin.

Proiektuari forma emateko hainbat bilera egin dira eta, horietan adostutakoaren ondorioz, hainbat tailer, hitzaldi eta topaketa antolatuko dira otsaila eta ekaina bitartean.

Horrela, jabekuntza eskola maitasun erromantikoari buruzko hitzaldi batekin hasiko da: «Maitasun erromantikoa telesail eta komikien bidez desmuntatzen». Soraluzeko emakume guztiei zuzendua dagoeta gai honen inguruan herriko emakumeen artean belaunaldien arteko espazio bat sortzea du helburu.

Hizlaria Josune Muñoz izango da, euskal filologoa, genero eta ikerketa ikerketetan aditua eta SKOLASTIKA literatur zerbitzuaren sortzailea.

Hitzaldia otsailaren 6an, asteartean, izango da, 18:00etan, Kalebarren kaleko 8. zenbakian.

Hitzaldia doakoa izango da, haurtzaindegi zerbitzuarekin eta euskaraz, baina aldi bereko itzulpena bermatuko da norbaitek behar izanez gero.

Izena emateko (otsailaren 5era arte) eta haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko bideak honako hauek dira:

. Formularioa bete: https://forms.gle/JZRRxVDugbgEFtR8A

. 943753043 edo udala@soraluze.eus

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime