Ei! Berriak

«Lehendakari gaia» antzezlana Elgoibarko Herriko Antzokian ostiralean

Ikuskizunerako sarrerak herrikoantzokia.eus webgunean eta leihatilan erosi daitezke 10 euroren truke (3 euro Gazte-txartela dutenek)

Antzezlana egongo da ikusgai ostiralean, otsailak 11, Herriko Antzokian

ELGOIBAR | Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonista diren ‘Lehendakari gaia’ antzezlana egongo da ikusgai ostiralean, otsailak 11, Herriko Antzokian. Dagoeneko salgai daude antzerkirako sarrerak; herrikoantzokia.eus webgunean zein leihatilan eros daitezke 10 euroren truke (3 euro Gazte-txartela dutenek).

Antzezlanak honetan datza: lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da, eta, ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

Gainera, ostiralean baita, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, ‘011 Erakuslehioak’ erakusketa eskainiko da, gaur egungo emakume zientzialari batzuen irudiez apainduz erakusleihoak.

Bestalde, otsailak 13, igandea, ‘Bidai on, amona Braulia!’ antzerki familiarra ikusteko aukera egongo da Herriko Antzokian. 16:30ean hasiko da, eta dagoeneko salgai daude sarrerak  herrikoantzokia.eus webgunean zein leihatilan. Gurasoentzako 5 euroko kostua izango du sarrera bakoitzak, eta haurrentzako 3.5 euro.

Antzezlanak honetan datza: Sarahk bere amonaren egunerokoa irakurriko du, non bere Ameriketako Estatu Batuetako bidaian bizitako istorioak azaltzen diren. Taldeak jazz musikak izandako aldaketak kontatzen dituen heinean, estilo ezberdin horiek joko ditu eta gainera, ikuslea partaide egingo du

ZINEMA 

Aste honetan, honako film hau egongo da ikusgai:

  • SPIDER MAN: NO WAY HOME: larunbata 12 (19:00 eta 22:15), igandea 13 (19:00) eta astelehena 14 (21:00).

Ongarri Zine Klubari dagokionez, honako pelikula hau eskainiko du:

  • SEIS DÍAS CORRIENTES: asteazkena 9 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.