Ei! Berriak

‘Bulego’ Taldeak Elgoibarko ‘Kultura Eguzkitan’ ekimenari amaiera emango dio gaur

Hemendik aurrera Herriko Antzokiaren edukiera % 75era pasako da, eta ikuskizun eszenikoak ohiko ordutegira itzuliko dira, hau da, 20:30ean

19:00etan izango da Herriko Antzokian izango da kontzertua

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udalaren ‘Kultura Eguzkitan’ ekimena gaur, irailak 24, amaituko da, Bulego taldearen kontzertuarekin. 19:00etan izango da Herriko Antzokian. Bulego Taldea azkoitiar musika proposamen berritzailea da: Xabik baterian, Tomasek gitarra eta ahotsean, Jontxuk baxuan eta koruetan, Rubenek gitarran eta Itziarrek teklatuetan, osatzen dute lehen «Passepartout» izen artistikoaren pean musika egin zuen taldea. Ekitaldi honetara joan nahi dutenek, oraindik ere, badute sarrerak eskuratzeko aukera; izan ere, sarrerak dohanik banatuko dira, agortu arte, ostiralean bertan, Herriko Antzokiko leihatilan, 18:00etatik aurrera.

Larunbatean, irailaren 25ean, «Sukaldaritza sortzen» tailerra egingo da, bertako merkatarien partaidetzarekin. Parte hartuko duten haurrek, 7-12 urte bitartekoek, herriko dendetan erosiko dituzte prestatuko dituzten errezeta gastronomikoak egiteko behar dituzten produktuak. Errezetak sukaldari baten laguntzarekin prestatuko dituzte, 11:00etatik 12:30era, Aita Agirren. Ekonomia Sustatzeko Sailak antolatzen du.

Egun berean, Kalebarren plazan, hil bukaerako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokako postuak jarriko dira. 09:00etatik 14:00etara, baserriko produktuak saltzeko.

Hilaren 27an, emakumeentzako ahalduntze tailerra: «Estereotipoak deseraikitzen «, Loredi Salegirekin. 18:00etatik 20:00eara, LILAn. Berdintasun Sailak antolatzen du.

III Iñaki Agirre zinemaldia

Ongarri Zine Kluba Iñaki Agirre III. zinemaldian murgilduta dago. Irailaren 22tik aurrera hiru film eskaintzen ari dira, eta  irailaren 22an eskainitako ‘Caminho Longe’ ostean, gaur  ‘Queridos Camaradas’ eta ‘La Mujer del Espía’ (irailaren 25ean, 26an eta 27an) ikusteko aukera egongo da.

Hilaren 24an Haizea elkarteak eta Berdintasun Sailak antolatutako saio berezia: «La Modista» zine Foruma, Loredi Salegirekin. 19: 00etan, LILAn.

Doako ikastaroak KZgunean

  • Irailaren 16tik 29ra bitarte, ofimatika-tresnak. Libreoffice. 09:00etatik 11:00etara.
  • 29 eta 30 Google Drive. Gorde eta partekatu zure fitxategiak. 18:00etatik 20:00etara.

Leku gehiago Herriko Antzokian

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Covid-19ari buruz emandako azken dekretuko neurriak kontuan hartuta, Herriko Antzokiaren edukiera % 75ekoa izango da. Bestalde, ikuskizun eszenikoak ohiko ordutegira itzuliko dira, hau da, 20:30era.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.