Ei! Berriak

Korrikak bihar, martxoak 20, zeharkatuko du Debabarrena

Korrikaren inguruan antolatutako ekintzek trafikoari eragingo diote zenbait herritan

Hainbat ekitaldi antolatu dira Korrikaren inguruan

DEBABARRENA| Korrikak, bihar, martxoaren 20an zeharkatuko du Debabarrena. Hauek dira aurreikusitako ordutegiak:

Martxoak 20 – Mallabia 9:24
Martxoak 20 – Ermua 9:56
Martxoak 20 – Eibar 10:30
Martxoak 20-  Soraluze 11:15
Martxoak 20 – Elgoibar 12:09
Martxoak 20 – Mendaro 12:53
Martxoak 20 – Deba 13:23
Martxoak 20 – Mutriku 14:11

Korrikaren inguruan antolatutako ekintzek trafikoari eragingo diote zenbait herritan

EIBARREN

Bihar, martxoak 20, asteazkena, goizeko 10:30ak aldera Korrika Eibarko kaleetatik igaroko dela eta, Toribio Etxebarria kalea ez da zirkulaziorako irekiko korrika pasatu arte, gidariei kontu handiz ibiltzeko eskatzen zaie.

DEBAN

Bihar, martxoak 20, Korrika Debara helduko da, antolatzaileek aurreikusi dutenaren arabera, 13:27an (atzerapenik ez balego). Artzabaldik sartuko da eta 13:55 inguruan herria zeharkatuko du, 14:09etarako Mutrikura iristeko.

Hori dela eta, euskararen aldeko lasterketa erraldoiak herria gurutzatzen duen bitartean, N-634 errepidea itxi egingo da Deban, eta, ondorioz, Korrika pasatzen den bitartean, ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro.

Itxiera puntuala izango da, 13:20tik 14:10era, eta behar bezala seinaleztatuta egongo da, izan ere, hiru hesi informatibo jarriko dira: Artzabalgo biribilgunean bata, Itziarko biribilgunean bestea eta Amilaga kalearen ertzean, hirugarrena.

Horiez gain, oharrak jarriko dira Angulero sarreran, Astillero-Anguleron, Itziar bidean, Agirretxen, Osion eta Artzabalgo aparkalekuan

ELGOIBARREN

Korrikaren ospakizuna dela eta, Elgoibarren hiriko erdiguneko kaleak komunitatearentzat hain esanguratsua den kultur ekitaldi honen eszenatoki izango dira.

Euskararen erabilera sustatzea eta ospatzea helburu duen Korrika Elgoibarko kaleetatik igaroko da 12:00etatik 13:00etara. Ekitaldiaren garapen egokia eta parte-hartzaile eta ikusle guztien segurtasuna bermatzeko, ibilgailuen trafikorako hainbat kale itxiko dira 09:00etatik ekitaldia amaitu arte. Itxiera horrek honako kokapen hauei eragingo die:

  • San Frantzisko kalea
  • Kalebarren plaza
  • San Bartolome kalea
  • Errosario kalea
  • Santa Ana kalea
  • Kalegoen plaza

Udalak ordu hauetan zehar gidari guztiei bide alternatiboak hartzeko eskatzen die eta aldez aurretik eskertzen du guztion ulermena eta lankidetza gure hizkuntza eta kultura balioesten duen ekitaldi honen antolaketan.

ERMUAN

Ermuan aurreikusitako ordutegiak honako hauek dira:

  • 8:47 Aixolako presa
  • 9:06 Eitzaga
  • 9:40 Areitio gaina
  • 10:00 Aritzmendi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.