Ei! Berriak

Gurasoentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik Elgoibarren

Izena emateko epea irailaren 24ra arte izango da

Euskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dira

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak, gurasoentzako hainbat euskara ikastaro antolatu dituzte aurten ere, herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Ikastaroak pertsonalizatuak izango dira erabat, ordutegia gurasoen beharretara moldatu ahal izango baita. Era berean, gurasoek Udalaren beka lortzeko aukera izango dute. 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek matrikula erdia ordainduko dute, eta bekaren bitartez, ikastaro amaieran, baldintza batzuk betez gero, ordaindutako matrikularen erdia jasoko dute.

Euskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dira: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko.

Izena emateko epea irailaren 24ra arte izango da.

Informazio gehiagorako honako telefonoetara deitu ahal izango da: 943 742731 (Udal Euskaltegia) edo 607 601 423 (AEK)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.