Ei! Berriak

Ermuko X. Sagardo Eguna ospatuko da bihar

Jarduerak Orbe Kardinalaren plazan gauzatuko dira 12:30etik aurrera

Sagardo Eguna
Sagardo Eguna

ERMUA| Ermuko Gazte Asanbladak X. Sagardo Eguna X. antolatu du martxoaren 9ko larunbaterako. Jarduerak Orbe Kardinalaren plazan gauzatuko dira.

Hamasei sagardotegik beraien produktuak eskainiko dituzte goizeko 12:30etik aurrera  Txotx! Gunean. Bertan pintxoak eta sagardo eguneko edalontzi oroigarria erosi ahal izango dira, 7eurotan. Edalontzia erosten dutenentzat dastatzea librea izango da, sagardoa agortu arte.

Dastatze-gunea 14:30ean itxiko dute bazkaltzeko eta 17:30ean berriz irekiko dutelarik beste bi orduz, 19:30ak arte. Ordu horretan karro-poteoari hasiera emango diote kalerik kale. 22:00etarako plazara bueltatzea aurreikusita dago, non, Aiama punk-oi taldearen emanaldia eta Zatekeen erromeria goza eta dantza egin ahal izango den.

Ermuko Gazte Asanbladak parte hartzeko dei zabala egin du eta baserritarrez jantzita etortzeko eskaera egiten die herritarroi.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.