Jarduerak Orbe Kardinalaren plazan gauzatuko dira 12:30etik aurrera

ERMUA| Ermuko Gazte Asanbladak X. Sagardo Eguna X. antolatu du martxoaren 9ko larunbaterako. Jarduerak Orbe Kardinalaren plazan gauzatuko dira.
Hamasei sagardotegik beraien produktuak eskainiko dituzte goizeko 12:30etik aurrera Txotx! Gunean. Bertan pintxoak eta sagardo eguneko edalontzi oroigarria erosi ahal izango dira, 7eurotan. Edalontzia erosten dutenentzat dastatzea librea izango da, sagardoa agortu arte.
Dastatze-gunea 14:30ean itxiko dute bazkaltzeko eta 17:30ean berriz irekiko dutelarik beste bi orduz, 19:30ak arte. Ordu horretan karro-poteoari hasiera emango diote kalerik kale. 22:00etarako plazara bueltatzea aurreikusita dago, non, Aiama punk-oi taldearen emanaldia eta Zatekeen erromeria goza eta dantza egin ahal izango den.
Ermuko Gazte Asanbladak parte hartzeko dei zabala egin du eta baserritarrez jantzita etortzeko eskaera egiten die herritarroi.



