Ei! Berriak

Elgoibarko Udalak postontzi berriak jarri ditu San Lorenzo auzoan

Aluminiozko 10 postontzi berritu dira, altzairuzko berriez ordezkatuz hondatuta zeudenak

Postontzi berriak

ELGOIBAR | Elgoibarko Udalak 10 postontzi berritu ditu San Lorenzo auzoan. Hondatuta zeuden aluminiozko postontzien ordez altzairuzko beste batzuk jarri dira. Altzairua material iraunkorragoa da, eta horrek postontziak behar bezala mantentzea bermatzen du.

Egindako inbertsioa 8.274,34 €-koa da, eta Udalak landa-auzoetako postontziak aldatzeko urtero egiten duen inbertsioaren barruan kokatzen da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.