Ei! Berriak

Elgoibarko udalak egitarau berezia antolatu du San Anton jaiak ospatzeko

Programazio berezi horren barruan ‘Go!azen 8.0’ antzerkia antolatu da igande honetarako

Programazioa hurrengo egunetarako

ELGOIBAR | Udalak egitarau berezia antolatu du San Anton jaien ondorioz. Ostiral honetan hasiko dira jai hauetarako antolatutako ez-ohiko ekintzak, eta datorren urtarrilaren 22ra arte luzatuko dira. 

Aurretik, urtarrilaren 12tik aurrera irakurketa errazeko tailerra antolatu du Gotzon Garate Udal Liburutegiak. Kasu honetan, Fernando Morilloren ‘Santiago bidearen misterioa’ liburua irakurriko da.

Honako hau da San Anton jaietarako antolatutako programazio berezia:

Urtarrilaren 14, ostirala, Yllana antzerki taldeak ‘Greenpiss’ antzezlana eskainiko du Herriko Antzokian. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrerak www.herrikoantzokia.eus webgunean eta leihatilan erosi ahalko dira 10 euroren truke (3 euro gazte-txartela aurkezten dutenek). 22:00etan, aldiz, San Anton pilota txapelketako finalak jokatuko dira Ikastolako frontoian. 

Urtarrilaren 15tik 22ra bitartean XLII. Zigilu Erakusketa dago antolatuta, Elgoibarko dultzaineroen 50. urteurrenarekin zerikusia duena. Bertan, zigilu-markatzeko berezi bat, txartela eta zigilu pertsonalizatua izango dira. Inaugurazioa 12:00etan izango da, eta erakusketaren ordutegia honako hau da: astegunetan 18:30etik 20:30era, eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da.

Urtarrilaren 16an, igandea, Go!azen 8.0’ antzerkia egongo da ikusgai 12:30ean eta 16:30ean Herriko Antzokian. Sarreren salmenta herrikoantzokia.eus webgunean eta leihatilan egingo da, eta bakoitzak 5 euroko kostua dauka. 

Urtarrilaren 17an, astelehena eta San Anton eguna, meza nagusia egongo da San Bartolome parrokian, 11:00etan. Gainera, Arineketan musika taldearen kontzertua dago antolatuta Herriko Antzokian, 12:30etatik aurrera. Sarrera doakoa da, eta Elgoibarko Musika eta Dantza Federakuntza (EMUDAFE) da antolatzailea.

Urtarrilaren 21ean, ostirala, ‘Ez da kasualitatea’ bertso musikatua antolatu dute Udalak eta Makina Erremintaren Museoak.  Museoan bertan izango da, eta Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Miren Amuriza bertsolariek abestuko dute. Gai-jartzailea Maite Berriozabal da, eta musikariak Gari Otamendi eta Ixak Arruti.

Jaiei amaiera emateko, urtarrilaren 22an, larunbata, Filatelia Elkarteen Euskal Federazioaren lehen asanblada antolatu da Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 11:00etan. Eta 13:00etan zigilu erakusketaren amaiera ekitaldia egingo da, eta aldi berean erakusketako parte-hartzaileei eta laguntzaileei sariak banatuko zaizkie.

Ekintza oro segurtasun neurri guztiak betez garatuko da.

ZINMENA | Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

  • WEST SIDE STORY: larunbata 15 (19:00 eta 22:15), igandea 16 (19:00) eta astelehena 17 (21:00)
  • ONGARRI: PETITE MAMAN: asteazkena 19 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 euro. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 euro. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 euro / Nagusiak 5 euro.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.