[eiberri.eus] Umeentzako I. Argazki Lehiaketa Elgoibarren

  • 4
    Compartidos
Argazkiak bidaltzeko epea aste honetan zabaldu da eta ekainaren 19ra arte luzatuko da
Ikusleek botoa emateko aukera izango dute argazki politenak aukeratzeko

ELGOIBAR.- Elgoibarko Ludotekak, herriko HH5 eta LH6 bitarteko umeentzako I. Argazki Lehiaketa antolatu du. “Udaberriko loreak” gaia izanik, parte hartzeko interesa duten umeek udalerri barruan ateratako lore baten argazkia bidali beharko dute. Argazkiak bidaltzeko epea aste honetan zabaldu da eta ekainaren 19ra arte luzatuko da. Pertsonako, argazki bat bakarrik aurkeztu ahal izango da.

Jasotako lanak herriko toki ezberdinetan zintzilikatuko dira (Aita Agirre eta Kultur Etxean besteak beste), erakusketa libre bat eginez eta ikusleek botoa emateko aukera izango dute argazki politenak aukeratzeko (WhatsApp bitartez), ekainaren 22tik 26ra bitartean.

Argazkiaren originaltasuna, lorearen berezitasunak eta kolorea izango dira kontuan hartuko diren irizpideak irabazleak aukeratzeko orduan. Epaimahaia Ludotekako hezitzaileek osatuko dute eta herritarren botoak eta aditu batenak izango dira kontuan erabakia hartzerako unean.

Argazkiak aurkezteko baldintzak eta sariak

Argazkiak, formatu digitalean ( JPG edo PNG formatuetan) aurkeztu beharko dira eta egilearen izen abizenak, telefono zenbakia eta argazkia aterako lekua adierazi beharko dira. Lanak ludotekaelgoibar@gmail.com emailera edo WhatsApp bitartez bidali ahal izango dira 656 740793 telefonora.

Sari nagusia bat bateko kamera bat izango da eta ikuslearen saria, haririk gabeko entzungailu bat. Saridunen izenak, egungo egoera kontutan hartuta, ekainaren 29an aurkeztuko dira www.elgoibar.eus webgunearen bitartez, ( @elgoigazte ) Facebook kontuaren bitartez eta Ludotekako bazkideen familiaren arteko WhatsApp-aren bitartez.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.