Portaleko Areto Nagusian izango da, 19:00etan

EIBAR.- 2017ko abenduan Kike Amonarrizen saioarekin abiatu zen Hamaika berbaldi ekimenak jarraipena izango du aurten ere.
Horrela, datorren urtarrilaren 23an, 19,00etan, Portaleko Areto Nagusian Paula Kasaresek hizkuntzaren transmisioari buruz egingo du berba «Umeak euskaldun haztea helburu» lemapean.
Paula Kasares (Iruñea, 1969) Euskal Filologia eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasketak egin eta gero, Soziolinguistika jorratzeari ekin zion eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da. Bere Doktore tesiak “Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa Nafarroako familia euskaldunetan” izenburua dauka eta, horrez gain, euskararen transmisioari buruzko lan ugariren egilea ere bada. Horrekin batera, Paula Kasares Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehen zuzendaria izan zen, 2001 eta 2003 bitartean. Euskaltzain urgazlea da 2006. urteaz geroztik.


