Pasadan maiatzaren 18an aukeratu zen aurtengo kartela
EIBAR.- Badakigu zein dan jada Eibarko jaiak iragarriko dituen kartela. Madrilgo Laura Pastor Lorente «Sigue el ritmo» lana aukeratu dute jaiak iragartzeko.
Bestalde, 11 eta 14 urte bitartean Lore Arregi Cabezón izan da irabazlea “Klik sanjuaneri” kartelarekin eta 10 urtera arte, Miren Arroitajauregi Ibañez de Aldekoa «Su inguruan dantzan”.
Guztira 38 lan aurkeztu dira nagusien mailan, 17, 11 eta 14 urte bitartekoan eta 25 lan 10 urte artekoen artean.