Datorren otsailaren 20an izango da Hamaika berbaldi ekimenaren barruan

EIBAR.- Hamaika berbaldi ekimenaren barruan, Eibarren Akebaik antolaturiko hirugarren saioa izango da Kike Amunarriz eta Paula Kasaresen ondoren otsailaren 20an, asteartea, 19:00etan, Portaleko Areto Nagusian.
Mahai-inguruaren izenburua Nola aldatu diren gauzak, kamarada! izango da, eta belaunaldi ezberdinetako eibartarrek euskararen inguruan izandako bizipenak kontatuko dituzte. Partaideak Serafin Basauri, Luis Alberto Aranbarri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain izango dira.
Guztien artean kontatuko dituzten bizipen eta gogoetek, Eibarren euskarak izan duen ibilbidea eta bilakaera hobeto irudikatzen eta ulertzen lagunduko dute.