[eiberri.eus] Neguko eguraldia astebururako, euri asko, elurra 600 metrotan eta hotza

Euri asko egingo du asteburu osoan Debabarrenan
Mendietan elurra egingo du asteburu osoan

EGURALDIA.-  Euria erruz egingo du, batez ere arratsaldea, gauean eta bihar. Gaur goizak aurrera egin ahala mendebaldetik hodeitzar ilunak iritsiko zaizkigu, haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta euritara joko du:  Frontea iristearekin batera, tenperaturak behera egingo du eta azken orduetan elurra egingo du 900-1000 m inguruan, bihar berriz 600 metrotan kokatuko da.

Domekan berriz ere euri gehiago. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da iluntzera arte. Elur-kota 600-800 m inguruan egongo da goizaldean, baina gero igo egingo da; gauean 1000 m inguruan egongo da.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.