Nagusilan Eibar, Elgoibar, Soraluze, Ermua, Mutriku eta Debako elkarteek jasoko dute

DEBABARRENA.- Eibarko Koliseo antzokian ospatuko da aurtengo ‘Gure Balioak’ sari emanaldia bihar arratsaldeko 19.00etan. Ekitaldia doakoa eta irekia da eta Debegesak herritar oro animatu eta gonbidatu nahi ditu bertaratzera.
Nagusilan Debabarrenak nahi gabeko bakartasun-egoeran dauden adineko pertsonei laguntzeko parte-hartze aktiboa sustatzen du. Elkartea adineko boluntarioek osatzen dute gehiengoan, eta beraien denbora eta ezagutza balioan jartzen dute adineko beste pertsonen behar afektibo eta sozialetan laguntzeko.
Debegesak antolatu eta DanobatGroup enpresa eta SD Eibar Fundazioaren laguntza duen ekitaldian, Gazteak Krisi Klimatikoaren Aurrean izenburua duen Fridays For Future Donostiako kideen ponentzia bat entzuteko aukera izango dugu eta Eibarko NELEDANTZA Taldearen koregrafia batekin amaituko da.


