Atun errea 12:00etatik aurrera ospatuko da portuan

MUTRIKU.- Datorren abuztuaren 28an goizeko 9:00etatik 14:00etara merkatu txikia eta atun errea ospatuko dira Mutrikuko portuan.
Bertan, Ibiri, Ondare, Goienetxe, Zortziko, Amaia Aberazturi, Yourrita Group, La Mutrikuarra, Sagarminaga eta Ekoalboraz baserrietako produktuak erosteko aukera izango da.
Bestalde, atun errea 12:00etatik aurrera dastatu ahal izango da portuan.


