[eiberri.eus] Martxan Elgoibarko 2021eko egutegirako argazki lehiaketa

Aurtengo gaia ‘Irudi bat bazterkeriatik Berdintasunera’ izango da
Hau izan zen iazko egutegiaren argazki bat. ARGAZKIA: Julen Ansola Irureta

ELGOIBAR.-  Aurtengoan, Elgoibarko Udaleko Euskara eta Berdintasun sailek, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, 2021eko egutegirako argazki lehiaketa antolatu dute, urte horretako egutegia osatuko duten Elgoibarko argazkiak hautatzeko helburuarekin.

Lanen gaia IRUDI BAT BAZTERKERIATIK BERDINTASUNERA izango da, eta argazkiak ez dira onartuko argazkiak herriko zein lekutan eta noiz atera diren aditzera ematen ez bada. Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu; baina, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanak originalak izango dira, eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek, hau da, 16 urtetik gorakoek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Argazkiak etzanak/horizontalak izan beharko dira, eta gutxienez 2 Mb-ko pisua izango dute, eta gehienez ere, 10 Mb-ekoa. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira.

Gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Aita Agirre kulturgunean (Euskara Saila, Aita Agirre plaza 3, 1. solairua, 20870 Elgoibar) edo euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan aurkeztu beharko dituzte lanak, eta horretarako azken eguna 2020ko urriaren 8a (osteguna) izango da.

Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:

a. Argazkiak CD batean, itxitako gutun-azalean, eta honako izenburuarekin aurkeztuko dira: “Elgoibarko egutegia 2021” Argazki Lehiaketa. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua, lekua eta data). Helbidea: Aita Agirre kulturgunea (Euskara Saila), Aita Agirre plaza 3, 1. solairua, 20870 Elgoibar.

b. Emailez, euskara@elgoibar.eus helbidera bidalita. Kasu honetan ere, aurreko datu guztiak azaldu beharko dira. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua izan dela jakinarazteko. Epaimahaiak, Elgoibarko Udaleko, Ongarri argazkilari elkarteko eta Emakumeen Kontseiluko ordezkariek osaturikoak, hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko. Hala, Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontuan.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.