[eiberri.eus] Kukai konpainiaren ‘Oskara’ ikuskizun saritua gaur Ermuan

Ermuko antzokian 22,30ean izango da emanaldia
Gaur gauen izango da ikuskizuna

ERMUA.- Gaur Ermuko antzokian  Kukai Dantza konpainiaren ‘Oskara’ ikuskizuna ikusteko aukera egongo da gaueko 22,30ean. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, aldez aurretik eros daitezke Lobiano Kulturgunean bertan. 

Sustrai herrikoiaren eta adierazpen abangoardistenaren artean mugitzen diren bi unibertso koreografikok eta dantzari so egiteko bi begiradak bat egin dute. ‘Oskara’ instalazio-lana da, eta euskal kulturaren paisaia batzuk jorratzen ditu, mitoak, sortu zirenetik gaur egunera arte; indar anbiguo eta nahasgarriko sinboloen eta ikonografiaren ibilbide plastiko eta emozionala marrazten dute, giza esperientziaren historia modu absolutuenean barne hartuz. Zuzendaria taldeko Jon Maya Sein kidea da, ideia eta koreografiari Marcos Morauk heldu diolarik.

Kukai ospetsu egin da, taldeak ibilbide arrakastatsua izan duelako, hainbat sari jasota. Hartu dituen sarien artean, aipatzekoak dira Max sariak: 2017ko saria Dantza Ikuskizun Onenari,jantzi onenari eta dantza talde onenari eta baita 2015eko  Dantza talde onenari, eta 2009ko ezusteko ikuskizunari (2004an kategoria honetan ere finalista izan zirelarik).

Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz.

 

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.