Ei! Berriak

[eiberri.eus] Gorka Errasti izango da Eibarko EH Bilduren alkategaia

Atzo ospatutako batzarraren babesa jaso du
Gorka Errasti Eibarko EH Bilduko zinegotzia da

EIBAR.- Atzo, Eibarko EH Bilduk ospatutako batzarrean aukeratu zen hurrengo Udal Hauteskudeetarako alkategaia. Bera Gorka Errasti da, 2015tik Eibarko EH Bilduko zinegotzia dena.

Gorka Errasti Bernedo, 1979an jaio zen Eibarren. Enpresa Zientzietan Diplomatua eta Gizarte Lanean Graduatua da. 15 urte daramatza Eibarko Udalean lanean, Gizarte Zerbitzuetan hain zuzen ere. Beraz, Eibarko errealitatea oso ondo ezagutzen du. Antzerki munduan ere ibilia izan da. Gizarte bazterketaren aurrean tinko azaldu ohi da Gorka, pertsona konprometitua da, beraz. Gizarte parekide, justu eta orekatu baten alde lanean dihardu gaztetatik.

Gaurtik aurrera Eibarko Hauteskunde Batzordeko kidea izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.