Astean zehar euria izango da nagusi eta ekaitz guneak ere txingorrarekin asteazkenean eta ostegunean

EGURALDIA.- Gaur hodeiekin eta behe-lainoekin esnatuko da eguna, baina goizean argitzera egingo du eta eguerdirako hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Bihar ordea, lehen orduetan eguzkia izango dugu baina arratsalderako eurira joko du, asteazkenean ere euria eta arratsalderako giroa hotzitu egingo du eta ekaitz gunean izan daitezke, gainera elurra beherantz joango da eta 700 metrotan kokatuko da. Ostegunean negu itxura izango du egunak, hodeaik, euria, txingorra eta elurra mendietan.
Tenperaturei dagokionez, minimoak hiru eta lau gradu artean egon dira eta gehienak hamar, hamaikakoak izango dira.