[eiberri.eus] Euria, hotza eta elur-maila 700 metrotan asteburu osoan

Negu itxura izango dituzte egun hauek
Baliteke ekaitz guneak ere izatea asteburuan zehar

EGURALDIA.- Euria egiten jarraituko du eta nabarmen hoztuko du. Egunaren lehen partean euria txoko guztietara iritsiko da. Arratsaldean zaparradak espero ditugu, batez ere ipar isurialdean non tarteka trumoiak jo eta txingorra egin dezakeen. Nahiz eta euri gehien ipar isurialdean egin, noizean behin hegoaldera ere iritsiko dira zaparradak. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da. Elur-mailak ere behera egingo du eta 900-1000 m inguruan egongo da.

HUrrengo egunetarako ere itxura berdina izango du eguraldiak, hotz gehiago izango du eta elur-maila behera egingo du, 600-700 metrotan kokatuz.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.