[eiberri.eus] “Etxeko langileak” izeneko doku-foruma Alternatiba erakundearen eskutik

Helburua gogoetarako eta eztabaidarako unea zabaltzea da
Portalea Kultur Etxean izango da

EIBAR.- Alternatiba erakundeak “Etxeko langileak” gaiarekin doku-forum bat antolatu du datorren martxoaren 21erako. Gaiaren gainean ‘Cuidado resbala’ dokumentala eskainiko da, ondoren jendearen artean eztabaida bultzatzeko asmoz.  Portalea kultur etxean izango da ekitaldia Martxoaren 21ean,asteazkena, 19:00etan.

Dokumentalean etxeko lanean aritzen diren emakumeen iritziak eta egoerak agertzen dira, prekarietatea, etorkinen egoera, esplotazioa,…

Ekitaldi honekin Alternatibak gogoetarako eta eztabaidarako unea zabaldu nahi du “lan munduan eta jendartean emakumearen egoeraren adierazgarri den lan honen bisualizazioa derrigorrezkoa da, zainketa lanak eta etxeko lanen gaineko feminizazioaren salaketa ezinbestekoa dugu” azaltzen dute erakundetik.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.