Gipuzkoako Triatloi Federazioak antolatu zuen ekitaldia

DOT KIROLAK.- Pasa den martxoaren 29 eta 30ean Gipuzkoako Triatloi Federazioak antolatutako ekitaldian Euskadiko puntu ezberdinetatik etorritako 18 gazte hurbildu ziren.
Horietatik 2 Ermuko Ostots taldeko Galder Hernandez eta Iñigo Piñon izan ziren.
Ekitaldi honetan entrenamenduez gain, bestelako aktibitateak ere izan zuten gazteek Triatloia ezagutzeko. Adibidez Zine Forum Saioa izan zuten Ainhoa Murua, Rakel Mateo eta Gomez Noya triatletekin eta araudi saio bat Euskadiko Triatloi Federazioaren Marta San Martin eta Javier Berasateguirekin.
Entrenamentuei dagokienez lehenengo egunean igeriketa eta txirrindularitzan aritu ziren partaideak 2500 metroko saioa eginez. Kronometratua 50, 100 eta 200 metroko serie bana + 9×50 releboa eta 55 kilometro bizikletan Askizutik, Zumaia, Oikia, Meagas, Garate , Getaria , Zarautz , Getaria , Garate , Oikia , Iraeta , Zumaia eta berriro ere Askizura bueltatuz. Kronoigoera Getaria-Garate izan zen.
Eta azkenengo egunean korrika egin zuten, 90 minutuko lan saioa, kronometratuta 2 serie 1000 metroko + Releboa 9×500.