Gaur, Kontzejuzarrean 19,00etan izango da

MALLABIA.- Gaur arratsaldeko 19,00etan “EMILIO PRADERA, GURE MELODIA” liburua aurkeztuko da Mallabiko Kontzejuzarrean.
Emilio Pradera Mallabiko organu jolea izan zen hainbat urtetan eta Gerediaga elkartearekin elkarlanean bere biografiaren liburua argitaratzea bultzatu du Mallabiko Udalak. Felipe Zelaieta, Valentin Mugarza eta Mikel Zelaieta dira liburuaren egileak.
Gogoratu behar dugu beste gauza batzuen artean Emilio Praderak “Mallabiko Ama” izeneko abestia konposatu zuela orain dela 56 urte.