[eiberri.eus] “Emakume Master Cup” pilota txapelketaren finala Eibarren ospatuko da

Datorren martxoaren 25ean Astelena frontoian ospatuko da eguerdiko 12.00etan
Igandean Astelena frontoian ospatuko da

EIKIROLAK.- Datorren martxoaren 25ean Eibarko Astelena frontoian “Emakume Master Cup” pilota txapelketaren finala ospatuko da eguerdiko 12.00etan.

Horrela, Eibarko Udalak emakumeak protagonistak diren kirol ekitaldiak sustatu eta finkatu nahi ditu, esparru horretan ere sexuen arteko berdintasuna lortu ahal izateko. Sarrera doakoa izango da edukiera edo tokia bete arte; betetzen denean ateak itxiko dira.

Atzo egindako aurkezpenean, besteak beste, Miguel de los Toyos Alkatea, Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuendari Nagusia, Patricia Arrizabalaga Berdintasun saileko zinegotzia, Felipe Zamacola Eibarko Udal Kirol Patronatuaren Zuzendaria, Iker Amarika, txapelketaren zuzendari teknikoa, Joserra Taranco Laboral Kutxako ordezkaria eta finalean parte hartuko duten pilotariak egon ziren.

Txapelketako finalak

Honenbestez, datorren igandean, martxoaren 25ean, Eibarko Astelenan jokatuko diren txapelketako maila bietako finaletan honako bikote hauek lehiatuko dira:

Promozio Mailan Alaitz Badiola (Azpeitia)-Oihana Orbegozo (Azpetia) VS. Amaia Vicario (Donostia)-Ainhoa Urien (Abadiño) eta Lehen Mailan Patri Espinar (Usansolo)-Eneritz Arrieta (Azkoitia) VS. Olatz Arrizabalaga (Gernika)-Leire Etxaniz (Etxebarria)

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.