Izen ematea zabalik dago ekainaren 6tik 13ra bitartean
ELGOIBAR.- Elgoibarko Gaztelekuak ekaina eta uztaileko programazioa kaleratu berri du, izen ematea ere zabalduz. 2003 eta 2008 urte artean jaiotako gazteei daude zuzenduak.
Guztira hamaika ekintza daude aukeran, tailer eta ikastaroen artean: maskara, antzerki, slackline, kaja eta motxila tailerrak, zaldi ibilaldiak, laser gunera irteera, Mundakara bidaia, Oria Ibaia kayak jaitsiera, Ongravityra irteera eta surf ikastaroa.
Ekintzen izen ematea ekainaren 6a bitarte egin daiteke online, www.elgoibar.eus -en eta eskuorriko QR kodigoen bitartez; tailerren kasuan, ekainaren 13a bitarte, era presentzialean Gaztelekuan bertan.
Honakoa da programazioa:
Tailerrak
- Maskara tailerra: ekainak 22 – 25. Plaza kopurua: 12
- Antzerki tailerra: ekainak 28 – uztailak 2. Plaza kopurua: 10
- Slackline Azkuen: uztailak 7. Plaza kopurua: 18
- Kaja tailerra: uztailak 9 – 16. Plaza kopurua: 16
- Motxila tailerra: uztailak 12. Plaza kopurua: 6
Ekintzak
- Zaldian ibilaldia : ekainak 30. Plaza kopurua: 18
- Oria ibaian Kayak jaitsiera: uztailak 5. Plaza kopurua: 18
- Laser gunera irteera: uztailak 15. Plaza kopurua: 18
- Ongravityra irteera: uztailak 19. Plaza kopurua: 18
- Mundakara irteera: uztailak 20. Plaza kopurua: 18
- Surf ikastaroa: uztailak 26-30. Plaza kopurua: 18
Tarifa guztiak atxikitako eskuorrian ikusgai.
Informazio gehiago eskuratzeko Elgoibarko Gaztelekuarekin jarri harremanetan 943 74 32 28 telefonora deituz, 628 170 330era whatsapp bat idatziz, gaztelekua@elgoibar.org helbidera idatziz, edota @elgoibarkogaztelekua instagram kontuan.